XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7.1.- INDAR PARALELOAK.

Beren norabideak paraleloak dituzten indarrak, elkarrekiko indar paraleloak dira.

Bi motatakoak izan daitezke: - Norantza bereko indar paraleloak - Aurkako norantza duten indar paraleloak.

7.1.1.- NORANTZA BEREKO INDAR PARALELOAK.

Hauetan: - Erresultantearen balioa edo modulua, osagaien modulu edo balioen baturak ematen duena da. .

- Erresultanteak osagaiekiko norabide paraleloa eta norantza berbera ditu.

- Erresultantearen aplikazio-puntua, indarrik handienaren alderago dago ondorengo erlazio matematikoa betetzen dela (1. irudia) eta hortik: .

Aplikazio-puntu hori grafikoki aurkitzeko, F1-aren aurkako norantzan F2-aren balioa ipintzen da (P puntua) eta F2-arengan F1-arena (R puntua).

Bi puntu horiek elkartzean, 0 puntuan ebakitzen da AB lerroa eta horixe da erresultantearen aplikazio-puntua.

7.2.- AURKAKO NORANTZA DUTEN INDAR PARALELOAK.

- Erresultantearen balioa edo modulua, osagaien modulu edo balioen kendurak ematen duena da.

.

- Erresultanteak osagaiekiko norabide paraleloa du eta norantza berriz, osagairik handienarena.

- Erresultantearen aplikazio-puntua, indarrik handienaren alderago dago, ondorengo erlazio matematikoa betetzen dela (2. irudia).

eta hortik .

Aplikazio-puntu hori grafikoki aurkitzeko, F1aren (handienaren) aurkako norantzan F2aren balioa jartzen da (P puntua) eta F2 aren norantzan F1 arena (R puntua).

Bi puntu horiek elkartu eta luzapena marratzean, 0 puntuan ebakitzen du AB lerroaren luzapena eta horixe da hain zuzen ere, erresultantearen aplikazio-puntua.

7.1.3.- AURKAKO NORANTZA ETA MODULU BERDINEKO INDAR PARALELOAK: INDAR-PAREA EDO INDAR-BIKOTEA.

Hauetan: - Erresultantearen moduluak 0 balio du, beraz, indar erresultanterik ez dago.

- Bestalde, grafikoki erresultantearen aplikazio-puntua aurkitzean, lerro paraleloak ematen ditu, hots, infinituan elkartzen direnak.

(3. irudia).

1. Irudia: Norantza bereko indar paraleloak.

2. Irudia: Aurkako norantzadun indar paraleloak.

3. Irudia: Indar-parea edo Indar-bikotea.